Iratze, herri eta iratzarri bateratzen dituen hitz jokoa da Iratzerri. Herri berdea,  ekologikoa eta jasangarria helburu duen elkarguneari izena ematen dion hitza finean.  Iratzerri Lezorekin, larrialdi klimatikoari aurre egiteko guztiok dugun ardura ernarazi nahi dugu geure herrian, Lezon. 


MISIOA

Energia baliabideen eraginkortasuna eta jasangarritasuna sustatzea eta kontzientziatzea herrian, ingurugiroaren zaintzan oinarrituz. Misio honetarako inguruko eragile ezberdinekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela argi dugu, mugimendua saretzeko lan egingo dugularik.

Geure herrian eta eskualdean trantsizio energetiko jasangarriaren garapenean aintzat hartua eta balioetsia izango den herritar taldea izatea.

BISIOA

BALOREAK

  • Ekologista. Naturari eta izateri osoari errespetua.
  • Trasbertsalitatea eta berdintasuna.
  • Kooperatibista. Elkarlana eta auzolana.
  • Zuzentasuna, gardentasuna eta humiltasuna.
  • Euskal Herritarra, euskara zalea eta eleanitza.